XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B.- Lagunarteko errejistroa deituko dugu beste aditz hauen modukoez baliatzen dena: a. hi izan haiz.

b. Joxe izan duk/n.

B errejistro honi lagunarteko errejistroa deitzen diogu, lagunartean, famili giroan, erabiltzen delako.

A errejistroaren erabilera-balioa, berriz, nahiz eta neutroa izan, euskalki batetik bestera aldatu egiten da: mendebalean, errejistro neutroa da eta euskaldun askorentzat errejistro bakarra, gainera.

Baina ekialdean errespetuzkoa eta urruntasuna sortarazten duena da.

Ohart gaitezen, forma alokutiboak direla eta, bi errejistro hauek dituzten euskaldunentzat, solaskidea zu-ka tratatu edo hi-ka tratatu, ondorio desberdinak sortzen direla.

Alegia, hi etorri haiz esaten badugu, beraz solaskideari hi deituz, horrek, nahitaez hikako forma alokutiboak erabiltzera behartzen gaitu: .

Baina horrelakorik ez da gertatzen solaskideari zu deitzen badiogu.

Orduan, forma alokutiborik ez da erabiliko, eztabadako forma baizik.

Beraz, zu etorri zara eta hura etorri da.

13.2. HIRU ERREJISTROKO SISTEMA.

Oinarrizko errejistroak gorago aipatu diren biak badira ere, ekialdeko euskalkietan, zukako forma alokutiboak ere badira.

Hauetan, hitanozko formetako -K/-N horiez beste, -ZU marka agertuko da.

Honek errejistroen balioa aldarazi du, errejistro neutroari urruntasun balioa emanez.

Gainera, forma neutro hori baztertzea ekarri du xubererazko zenbait hizkeratan.

Beraz: .

Mendebalean, berriz, gaztelaniaren eraginez edo, errespetuzko beste errejistro bat ere bada hizketa lagunari BERORI esaten zaionean.

Hemen, hala ere, forma alokutiborik ez dugu, baina bigarren pertsonari berori (edo eurok, pluralez) tratamendua ematen zaionean, bigarren pertsona hau nor, nori edo nork bada, aditzak, komunztadurari dagokion bezainbatean, hirugarren pertsona balitz bezala hartzen du: a. HI berandu etorri haiz.

b. ZU berandu etorri zara.

c. BERORI berandu etorri da.